Kotizazio-oinarria eta oinarri arautzailea

Espainiako gizarte segurantza sisteman, kotizazio-oinarria eta oinarri arautzailea kontingentzia baten ondorioz (erretiroa, lan istripua, gaigabezia, langabezia, ...) gizarte seguratzaren sistematik jaso beharreko pentsioa kalkulatzeko erabiltzen diren faktoreak dira. Funtsean, kotizazio-oinarria langilearen ordainsari gordinarekin dator bat, eguneko kalkulatuta. Oinarri arautzailea berriz, kotizazio-oinarri horretatik kalkulaturiko beste faktore bat, kontingentziaren araberakoa beti, eta pentsioa horren portzentaje moduan kalkulatuko da.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, base de cotización y base reguladora.