Kriminalizazioa

Kriminalizazioa portaera bat legez kanpoko eta delitutzat jotzen duen estatuaren ekimena da. Maiz gizarte behar bati baino, panoptikoaren kontrol-ideologian oinarritzen da, eta disidentziaren aurka erabiltzen da, hura zelatatu, jazarri eta zigortzeko aitzakiak bilatuz; aitzaki horiek hedabideek zabaldutako izu moral bilakatzen dira askotan, ondorengo kriminalizazioa, eta ondoriozko jazarpena eta zigorra, justifikatzeko.

Kriminalizazio esplizitura heldu gabe, segurtasun indarrek gizatalde bati egindako gehiegizko zelata eta jazarpena, maiz estereotipoek eragindakoa (adibidez, ijitoak eta moroak lapurrak izaten direlakoan), de facto kriminalizazioa eragiten dute, racial profiling delakoaren bitartez.


Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Kriminalizazioa"; Gizapedian, abuztua 4, 2018, https://gizapedia.hirusta.io/kriminalizazioa/.