Krisi ekonomikoak

Krisi ekonomikoak edo krisialdi ekonomikoak herrialde batzuetako ekonomian gertatzen den beherakada ekonomikoa da, epe ertain edo luzerakoa, Barne Produktu Gordinaren, hots, herrialdeko produkzioaren eta errentaren hazkundearen beherakada, goraka doan langabezia eta likideziarik eza (hau da, inbertsioak egiteko dirua eskuratzeko zailtasunak) ekartzen dituena; krisiaren izaeraren arabera, inflazioa zein deflazioa ekar ditzake. Hazkunde ekonomikoaren beherakada izan daiteke, edo, larriagoa dena, atzerakada ekonomikoa, BPGaren jaitsiera dakarrenean. Marxismoan, krisi ekonomikoak kapitalismoaren berezko bilakaeraren emaitza dira, mozkinaren tasaren beherakada dela eta, kapitalismoan gertatzen diren gero eta inbertsio handiagoen eta gainprodukzioak dakartzan prezio-beherakadaren ondorioz.