Krisi (krisialdi) ekonomikoak

Krisi ekonomikoak edo krisialdi ekonomikoak herrialde batzuetako ekonomian gertatzen den beherakada ekonomikoa da, epe ertain edo luzerakoa, Barne Produktu Gordinaren, hots, herrialdeko produkzioaren eta errentaren hazkundearen beherakada, goraka doan langabezia eta likideziarik eza (hau da, inbertsioak egiteko dirua eskuratzeko zailtasunak) ekartzen dituena; krisiaren izaeraren arabera, inflazioa zein deflazioa ekar ditzake. Hazkunde ekonomikoaren beherakada izan daiteke, edo, larriagoa dena, atzerakada ekonomikoa edo errezesioa, BPGaren jaitsiera dakarrenean.

Krisi ekonomikoak estrukturalak eta kointuralak izan daitezke. Krisiak estrukturalak epe luzerakoak dira eta egitura ekonomikoan dauden gabeziek eragindakoak dira (lege marko zurrunak, ezegonkortasun politiko iraunkorra, baliabide naturalen agortzea, ...) eta egiturazko erreformak eginez gainditzen dira. Beste batzuetan ordea krisiak koiunturalak dira, epe laburrekoak, xok edo ezusteko gertakari batek eragindakoak edo besterik gabe ziklo ekonomikoaren beherakadan suertatzeagatik gertatzen direnak. Marxisten ustez, kapitalismoan krisiak sistemikoak dira, hots sistema da berez krisirako joera duena edo horren bilakaeraren emaitza naturala da, mozkinaren tasaren beherakada dela eta, kapitalismoan gertatzen diren gero eta inbertsio handiagoen eta gainprodukzioak dakartzan deflazio edo prezio-beherakadaren ondorioz.

Ikus, gainera