Kristalezko sabaia

Mekanika kuantikoari buruzko Solvay Konferentzian Marie Curie (behean ezker aldean) izan zen emakume bakarra, hainbat jakintsuren artean.

Kristalezko sabaia emakumeek emakume izateagatik euren lanbidean maila batetik aurrera egiteko aurkitzen duten muga da, bereziki erabaki garrantzitsuak hartu behar diren ardurak bereganatzerakoan zein zuzendaritza postuetara heltzeko, gizonak izaten direnez ardura horietara heltzen direnak. Bereziki nabarmena da politikan ardura handiko karguetan, irakaskuntzan eta ikerkuntzan eta enpresetako administrazio-kontseiluetan. Terminoa gutxiengoetatik datozen gizonek aurkitzen dituzten traba eta oztopoei ere aplikatzen zaie.  Kristalaren aipamena sabaia edo muga horiek ikusezinak izatetik dator, emakumeak postu horietara heldu ezin daitezkeela ez baita inon ezartzen, hots de facto egoera da, patriarkatuaren nagusikeriaren emaitza besterik ez delako.

Ikus, gainera