Kristau demokrazia

Kristau demokrazia eskuin-zentroko korronte politikoa da, liberalismo ekonomikoa, balore demokratikoak, babes soziala eta aldi berean familia eta kristau balore tradizionalak sustatzen dituena, bereziki elizaren gizarte doktrinan oinarrituta. Klase borrokaren kontzeptu marxistaren aurkakoa guztiz, kristau demokrazia pertsonaren indibidualtasuna eta askatasuna jartzen ditu bere filosofiaren zentroan. Politikoki, moderazioa, elkarrizketa eta kontsentsua bilatzen ditu, teorian gutxienez. Ekonomian, merkatu-ekonomia soziala delakoa defendatzen du, merkatu-askatasuna aldeztuz baino ongizatearen gizartearen baitan.

Bere sustrai historikoak XIX. mendean badaude ere, kristau elkarte kulturalen eta gizarte laguntzarako asoziazioen eskutik. Leon XIII Aita Sainduak 1891 urtean plazaratutako Rerum Novarum entziklikak politikan parte hartzeko deia egiten zie kristauei, eta kristau demokraziaren oinarri ideologikoak finkatu zituen. Baina 1945 urtetik aurrera bereziki garatu eta gailendu ziren alderdi politiko kristau demokratak. Bereziki Alemanian, non Konrad Adenauer lider kristau demokrata kantziler izan zen 1949-1963 bitartean, CDU alderdiaren baitan. CDUkoa zen Helmut Kohl politikaria ere kantzilerra izan zen 1982-1998 bitartean. Geroztik ordea, alderdi kristau demokratek gainbehera izan dute Europa osoan. Salbuespenen artean, Euskadi dugu non EAJ-PNV alderdia, kristau demorkaziaren korrontearen baitan garbiro, alderdi nagusia den Espainiako Trantsizioaren geroztik.

Ikus, gainera

Erreferentziak