Kristautasuna (kristau erlijioa)

Kristautasuna edo kristau erlijioa Jesus Nazaretekoaren mezua, Kristo edo mesias moduan, jarraitzen duen erlijio monoteista abrahamdarra da. Kristau fedeak, bere aniztasunean, Jainkoak gizon egin zela, Jesus Nazaretekoarengan haragiztatua, gurutziltzatua hil eta berpiztu zela, sinesten du, gizaki guztientzako salbamen mezua bat zabaltzeko. Kristau erljioaren beste oinarrizko dogma batzuk gizakia Jainkoak sortu zuela, arima hilezkorra eta gorputzen berpiztea dira.