Kant-en filosofian, kritikak filosofia egiteko metodoak, printzipioak eta irizpideak biltzen ditu, zorroztasunez landutakoak eta beraz ahalbidetzen dutenak filosofia okerrei kritika (adiera arruntean) egitea. Termino hori da hain zuzen Kantek erabiltzen duena bere hiru lan nagusiak izendatzeko: Arrazoimen hutsaren kritika, non ezagut daitekeena eta ezin daitekeena lantzen duen, arrazoimenaren alde eta metafisika mugatuz (haren kritika eginez); Arrazoimen praktikoaren kritika, ongia eta gaizkia nola bereizi lantzen duena, eta Judizioaren kritika, estetikari buruzkoa, ederra dena eta ez dena bereizte aldera.
Loturiko artikuluak
Transzendentala eta transzendentea (Kant)Immanuel Kant filosofoarentzat (1724-1804) , ezagutza transzendentala ezagutu nahi diren objektuei buruz baino, objektu horien esperientzia izan baino lehen objektu horiek ezagutuak izateko moduarekin loturiko a priori ezagutza…
Intuizio sentikorra (Kant)Kanten filosofian, intuizio sentikorra edo besterik gabe intuizioa gauzak ezagutzeko modu zuzena da, zentzumenen bitartez eskuratzen dena. Intuizioa ez da abiatzen objektuetatik beraietatik, objektuak moldatzen dira gure intuzioaren ahalmenetara.…
Immanentzia eta transzendentziaFilosofian, immanentzia zerbaiten esentzia bere baitan egotearen edo intrintsekoa izatearen nolakotasuna da. Aurkako terminoa da transzendentzia: zerbait transzendentea dela esaten da, beste zerbaiten mugak gainditu eta horretatik at…