Kronotopoa

Kronotopoa fikziozko lan batean espazioak eta denborak erakusten duten batasuna da, fikzioa garatzen den espazioa eta denbora ezezik, fizkioari euskarria ematen diona, bien arteko lotura estuaren bitartez.  Kronotopoa ohikoa bidaia oinarritzat duten fizkioetan, non denbora espazioan zehar garatzen da, pertsonaiak bere ibilbidea egiten duen bitartean. Krontopoaren beste aldaera bat XIX. mendeko eleberrian aurkitzen da, hala  nola Stendhal eta Balzacen eleberrietan; haietan aretoa da kronotopoa, han gertatzen diren pasadizo eta gertakariek fikzioaren denbora osatzen dutelarik.

Kronotopo kontzeptua Mikhail Bakhtin literatura-kritikoak sortu zuen 1920ko hamarkadan, Eisnteinen erlatibitatearen teorian oinarrituz eta horren metafora moduan. Geroztik, maiz erabili izan da fikziozko lanetan aztertu beharreko elementu gisa.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, chronotope; gaztelaniaz, cronotopo.