Kuantifikazioa

Kuantifikazioa fenomeno bati dagokion kopuru bat zenbatu edo kantitate edo magnitude bat neurtzea da, neurri bat emateari dagokion ekintza eta neurria bera ere bai. Kuantifikazioa zientzia objektiboa izateko oinarria da.

Logikan, kuantifikazioa bi multzoren artean ezartzen den erlazioa da, propietate jakin bat multzo bateko elementuen artean zenbat aldiz betetzen den ezartzen duena. Horrela, kuantifikazio unibertsala (elementu mota batek propietatea beti betetzen duenean) eta kuantifikazio existentziala (propietatea betetzen duen elementu bat gutxienez dagoenean) bereizten dira.