Kuantuak

Materia atomo izeneko partikulau txikiz osaturik dagoela dakigun bezala, Demokritok Antzinaroan planteatu baina XIX. mendean froga esperimental garbiak bildu zirenetik, Max Planck fisikariak(1858-1947) energia unitate eta pakete txikietan, jauzika alegia, igortzen delako hipotesia bota zuen 1900 urtean. Pakete horiei quantum (kuantuak edo kuantoak) deitu zien, eta energia-unitate txikiena adierazten dute. Kuantu izeneko oinarrizko unitate horietatik mekanika kuantiko izeneko fisika adarra garatu da.