Kuaternarioa

Kuaternarioa edo Laugarren Aroa azken aro geologikoa da, duela 2.6 milio urtetik gaurdaino hedatzen dena. Bere baitan biltzen ditu Pleistozenoa, jasotako hainbat glaziazioen aldia estaltzen duena, eta Holozenoa, azken glaziaziotik (Younger Dryas) gaurdainoko aroa, duela 12.000 urte gutxi gorabehera.