Sistema integratuak

Informazio-sistema integratuak eta kudeaketa-sistema integratuak enpresa edo erakunde batean atal desberdinetako informazioa sortu, bideratu, lotu eta bateratu (hortik integratu hitza) egiten duen informazio-sistema bat da, enpresaren helburuak efizientziaz lortze aldera, kudeaketa sistema integratuen kasuan nazioarteko estandarrak (ISO arauak zehatzago) betez baita ere. Euskarri gisa hardware eta software azpiegitura sendoa eskatzen duten sistemak dira. Lehen informazio-sistema intrgatuak 1960 hamarkadan hasi ziren erabiltzen, MRP izenarekin (Material Requirements Planning). Hasierako sistema horiek enpresa batean egunerokoan behar ziren material eta osagaiak aurreikustea bilatzen zuten, loistika eta eskaera jakinei jarraiki. 1990eko hamarkadan, ERP sistemak (Enterprise Resource Plannning) zabaldu ziren, enpresako arlo batzuk integratu zituztenak, hala nola ekoizpena, marketina, finantzak, kontabilitatea eta giza baliabideen kudeaketa. Egun, ERP software-sistemak oso zabaldurik daude, eta horietako batzuk kode irekikoak eta doakoak edo kostu txikikoak dira. Aldi berean, ISO estandarrak jarraitu eta bete nahian, kudeaketa-sistema integratuak direlakoak garatu dira, enpresaren kudekaeta kalitate printzipioei jarraiki burutzeko. Kudeaketa-sistema integratu batek kalitatea, ingurumenaren kudeaketa, segurtasuna eta osasuna eta gizarte erantzukizun korporatiboa lantzen ditu, arlo horietako kudeaketa protokoloak zehaztuz eta bereziki bateratuz egunerokoan.

Ikus, gainera