Kultismoa

Kultismoak hizkuntza klasikoetatik, hain zuzen antzinako grezieratik eta latinetik, ekarritako hitzak dira, aldaketa ortografiko eta fonetiko gutxirekin mailegatutakoak, bereziki kultismoaren sinonimo gisa edo antzeko adierarekin hizkuntzako beste hitz jator bat existitzen denean. Gehienetan testuinguru tekniko eta zientifikoan erabiltzen dira, terminologia hermetiko eta zehatza sortzeko helburuarekin. Adibidez, aurikula hitza (latinezko auricula hitzetik)  euskarazko belarri hitz jatorrari dagokion kultismoa da.