Kultu askatasuna

Kultu askatasuna, batzuetan erlijio-askatasuna ere deitua,  pertsona edo talde batek euren erlijio sinesmen propioak garatu, bizi eta praktikatzeko eskubidea da, horregatik diskriminatua edo jazartua izan gabe. Aldi berean, Jainkoarekin ez sinetsi edo horrela adierazteko eskubidea barnehartzen du, agnostizismoaren nahiz ateismoaren ikuspuntuetatik. Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsaleko zehaztutako oinarrizko eskubideetako bat da.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, religious freedom; gaztelaniaz, libertad de culto.