Kuota osoa, kuota likidoa eta kuota diferentziala

Kuota osoa, kuota likidoa eta kuota diferentziala sozietateen gaineko zerga ordaintzerakoan azaltzen diren kontzeptuak dira. Sozietateen gaineko zerga enpresa batek ekitaldi ekonomiko batean lortzen dituen irabaziengatik ordaindu beharreko zerga da. Zerga hori ordea, ez da zuzenean kalkulatzen irabazien gainean, pauso batzuetan zehar baizik. Irabaziei, emaitza garbia deitzen dena, doikuntza batzuk egin behar zaizkie, oinarri zergagarria osatzeko - adibidez, oinarri zergagarrian ez dira sartzen ordaindutako isunak. Oinarri zergagarriari aplikatu beharreko sozietateen tipoa aplikatzen zaizkio, ordaindu beharreko portzentajea alegia, eta hortik sortuko kuota osoa. Kuota osoari kenkari eta bonifikazioak aplikatuz, kuota likidoa sortzen da. Eta azkenik, kuota diferentziala kuota likidoa ken konturako ordainketak (atxikipenak, ordainketa zatikatuak, ...) izango da. Kuota diferentziala izango da beraz, azkenean ordaindu behar dena.