Kurrikulu edo curriculum nulua kurrikuluan ezarrita izan arren, azkenean praktikan lantzen ez den gaia edo edukia da, denbora ezagatik edo irakasleak edo hezkuntza komunitateak kurrikuluaren zati hori ez lantzea erabakitzen duelako, baliagarria edo behar bezain garrantzitsua ez delako. Kurrikulu nulua kurrikulua eratzerakoan egindako akatsaren ondorioa izaten da; izan ere, kurrikulua hezkuntza-komunitatearekin etengabe osatzen duen agiria izanik, eta oinarrian baliagarria eta egokia izan behar dela kontuan harturik, kurrikulu nuluaren existentziak kurrikuluaren prozesuan baldintza horiek kontuan hartu ez direla adierazten du ziurrenik.
Loturiko artikuluak
Kurrikulua (definizioa)Hezkuntzan, kurrikulua edo curriculuma irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan landu beharreko edukien multzoa, horien programazioa, irakaskuntzarako gidalerroak eta azkenik ebaluazioak ezarri eta jasotzen dituen agiri orokor eta nagusia da, maila gorenekoa, hezkuntza-sistemetan…
Kurrikulu formala, kurrikulu erreala eta kurrikulu ezkutuaHezkuntzan, kurrikulu formala (ikus kurrikulua) hezkuntza-prozesuaren planifikazio eta antolakuntza esplizitua da, horretarako baliabideak, teknikak eta irakatsi eta ikasi beharreko ezagutza eta trebezia teorikoak nahiz praktikoak zehazten dituena, ustezko arrazionaltasunaren eta…
Hezkuntza formala eta hezkuntza informalaHezkuntza formala helburu jakinekin planifikatu eta antolatu egiten den hezkuntza modua da, orokorrean eskoletan garatzen dena. Hezkuntza informala, berriz, asmo jakinik gabe eta propio antolatzen ez den hezkuntza…