Hezkuntzan, kurrikulua edo curriculuma irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan landu beharreko edukien multzoa, horien programazioa, irakaskuntzarako gidalerroak eta azkenik ebaluazioak ezarri eta jasotzen dituen agiri orokor eta nagusia da, maila gorenekoa, hezkuntza-sistemetan estatuaren agintaritzatik ezarri eta kontrolatzen duena. Kurrikulutik abiatuta, eskolek eta irakasleek zehaztasun-maila handiagoko planifikazioak egiten dituzte, hezkuntza-komunitatearen asmo, behar eta baliabideen arabera, unitate didaktikoetara heldu arte.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Kurrikulu formala, kurrikulu erreala eta kurrikulu ezkutuaHezkuntzan, kurrikulu formala (ikus kurrikulua) hezkuntza-prozesuaren planifikazio eta antolakuntza esplizitua da, horretarako baliabideak, teknikak eta irakatsi eta ikasi beharreko ezagutza eta trebezia teorikoak nahiz praktikoak zehazten dituena, ustezko arrazionaltasunaren eta…
Hezkuntza formala eta hezkuntza informalaHezkuntza formala helburu jakinekin planifikatu eta antolatu egiten den hezkuntza modua da, orokorrean eskoletan garatzen dena. Hezkuntza informala, berriz, asmo jakinik gabe eta propio antolatzen ez den hezkuntza…
Konpetentziak edo gaitasunak hezkuntzanKonpetentziak edo gaitasunak bereziki XX. mendearen bukaeratik garatutako hezkuntza metodologia eta paradigma bat dira, hezkuntzaren helburuak finkatu, kurrikuluak garatu eta ebaluazioa diseinatze aldera. Konpetentziekin hezkuntzaren helburua informazioaren transmisio…