Kutxa beltza

Kutxa beltza haren baitan gertatzen diren prozesu, funtzionamendu edo interakzioen berririk izan gabe, sarrera eta irteera edo emaitzak ikusita bakarrik azter daitekeen sistema da. Kutxa beltz baten adibidea gogamena da: adibidez, norbanako batek duen problema eta horren irtenbidea soilik ezagutzen dira askotan, norbanakoak informazioa nola prozesatu duen jakin gabe.