Kutxa koefizientea

Kutxa-koefizientea edo erreserba-koefizientea bankuek eta beste finantza-entitateek bezeroen gordailu guztietatik eskudirutan eduki behar duten portzentanjea, gehienetan legez ezartzen dena. Hain zuzen, bezeroek bankuan utzitako diru guztitik, bankua ez dago behartuta diru guzti hori berehala eskura edukitzera, gertagaitza baita bezero guztiek batera euren dirua atera nahi izatea; baina bai diru horren portzentaje minimo bat, kutxa koefizienteak adierazten duena, bezeroek batera eskatuko luketen itzulketei aurre egiteko. Europako Banku Zentralak ezartzen du kutxa-koefizientea batasuneko herrialdeetan: gordailu motaren arabera aldakorra da, eta ageriko gordailuetan %1 da. Kutxa-koefizientea diru-politikaren tresna ere bada: gobernuak kutxa koefizientea handitu dezake diru-eskaintza gehitzeko, eta txikitu, diru-eskaintza murriztu nahi duenean, bankuak euren kutxetan eskudiru gehiago izatera behartuz.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, reserve requirement; gazteleraz, coeficiente de caja, coeficiente de encaje bancario, coeficiente de reservas.