Labe-ganga

Kredituak: Nicolás Pérez, Commons.

Labe-ganga edo labeko ganga esfera laurdeneko forma duen ganga da. Izena ogi-labearen sabaiaren formarekin duen parekotasunetik dator. Antzinatik erabiltzen den ganga mota da, gehienbat Erdi Arora arte, non absideak burutzeko erabili zen erromanikoan.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, semi-dome, frantsesez, cul-de-four; gaztelaniaz, bóveda de horno.