Laboreen errotazioa

Nekazaritza, labore-errotazioa edo laborantza-errotazioa soro bat zatitu, eta egindako zatietan denboraldi batzuetan zehar laboreak txandakatzeko praktika tradizionala da, lurraren emankortasuna atxiki, monolaborantzak lurzoruan eragin dezakeen elikagai falta orekatuz, eta belar txarren eta organismo kaltegarrien izurriteei hobeto aurre egiteko. Errotazioaren bitartez, gainera, uztaren dibertsifikazioa lortzen da. Hala ere, ongarritze sistematiko eta industrialarekin, gainbehera doan praktika da.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, crop rotation; gaztelaniaz, rotación de cultivos.