Bi lagin binakatuak edo binatuak direla esaten da bi une desberdinetan edo bi aldagai desberdinei buruz laginketa-unitate berdinen gainean jaso direnean, eta ondorioz bien artean dependentzia edo erlazio estatistikoa dagoenean. Adibidez, gaixo batzuengan kolesterol edukia jaso bada, botika bat eman aurretik eta ondoren, bi laginak loturik egongo dira, orokorrean gaixo guztien kolesterol edukia jaitsi arren, aurretik kolesterol handia zuen gaixoak beste gaixoen aldean, orain ere kolesterol handia izango duelako. Lagin independenteentzat zein binakatuentzat metodo estatistikoak bereziak daude.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, paired samples; gaztelaniaz, muestras pareadas o apareadas.
Loturiko artikuluak
Estatistika deskribatzaileaEstatistika deskribatzailea lagin bateko informazioa laburbiltzen duten grafikoak (histograma, sektore-diagramak) eta neurri estatistikoak (batezbestekoa, desbideratze estandarra, ...) aurkeztu egiten dituen estatistikaren adarra da, lagin horretako emaitzak populaziora zabaldu…
Lagin estatistikoak eta laginketaEstatistikan, lagin estatistikoa populazio bateko elementu edo indibiduoen azpimultzo bat da, horretan oinarrituta populazio osoari buruzko propietateak eta ezaugarriak, parametroak bereziki, inferitu edo ondorioztatzeko erabiltzen dena. Lagina erauzteko prozesu…
Lagin-espazioaProbabilitatearen teorian, lagin-espazioa zorizko saiakuntza batean izan daitezkeen emaitza edo gertaera elementalen multzoa da. [latexpage] $\Omega$ letra grekoarekin izendatzen da. Adibidez, dadoa botata, suertatzen den lagin-espazioa hau da:…