Probabilitatearen teorian, lagin-espazioa zorizko saiakuntza batean izan daitezkeen emaitza edo gertaera elementalen multzoa da. letra grekoarekin izendatzen da. Adibidez, dadoa botata, suertatzen den lagin-espazioa hau da:
; txanpona botata, berriz, kutx eta pil dira emaitza posibleak:
.
Lagin-espazioko gertaera elementalak konbinatuz sigma-aljebra izeneko multzo zabala sortzen da, probabilitatea kalkula daitekeen gertaera guztien multzoa alegia.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, espacio muestral; ingelesez, sample space (ingelesez, letraren ordez, S letra erabiltzen da lagin espazioa izendatzeko).