Estatistikan, behaketa-unitatea lagin batean jasotzen den datu bakoitzak deskribatzen duen elementua da. Adibidez, ikasleen kalifikazioak jasotzen badira, behaketa-unitatea da ikaslea da, eta eskoletako ikasle kopuruak jasotzen badira, behaketa-unitatea eskola da.
Laginketa-unitatea berriz, lagina osatzeko aukeratzen diren elementuetako bakoitza da. Gehienetan, behaketa-unitateak eta laginketa-unitateak bat datozen arren, batzuetan desberdinak dira. Adibidez, eskola batzuk aukeratu eta haietatik ikasle guztietako kalifikazioak jasotzen badira, eskola laginketa-unitatea da, eta behaketa-unitatea ikaslea.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, unit of observation and sampling unit; gaztelaniaz, unidad de observación y unidad de muestreo.
Loturiko artikuluak
BehaketaBehaketa zentzumenen bitartez errealitateari buruzko datuak edo bestelako informazioa jasotzea da. Behatzailea behaketa egiten duena da. Eguneroko behaketan, zentzumenetatik jasotzen duguna ez da planifikatzen, baino behaketa metodologia zientifiko…
Igoera-koefizientea eta laginketa-frakzioaIgoera-koefizientea (igoera-faktorea ere deitua) eta laginketa-frakzioa laginketan kalkulatzen diren parametroak dira. N populazioaren tamaina eta n lagin-tamaina izanik, igoera-koefizientea N/n da, lagineko elementu bakoitzak populazioko zenbat elementu ordezkatzen…
Behaketa partehartzaileaGizarte zientzietan, behaketa partehartzailea ikerketa teknika kualitatiboa da, non ikertzailea ikertu nahi duen gizarte eremuan murgildu eta behatu edo ikusten duenaren deskribapen zehatz sistematiko eta egituratua egiten duen,…