Laginketa geruzatua

Laginketa geruzatua laginak osatzeko metodo bat da, non elementuak populazio osotik zuzenean aukeratu ordez, aurrez ezarritako geruza edo populazioaren azpimultzoetatik egiten den. Horrela, lagina adierazgarriagoa lortzen da eta geruza horien arteko alderaketak egiteko aukera zabaltzen da. Adibidez, adin guztietako herritarren arteko inkesta bat egiteko, lagineran adin guztietako pertsonak egon daitezela ziurtatze aldera, herritarrak adin talde (geruza) ezberdinetan zatitu eta adin talde bakoitzetik pertsona kopuru bat aukeratzen da.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, stratified sampling; gaztelaniaz, muestreo estratificado.