Lagun hurkoa

Lagun hurkoa (literalki, norberarengandik hur, hurbil eta gertu duen edozein pertsona) beste gizaki edo pertsona guztietako bakoitza da, bereziki norberarekin harremana duen heinean. Esamoldea bereziki etikaren eta erlijioaren testuinguruetan erabiltzen da, lagun hurkoarekiko jarrera zuzena errespetuzkoa eta bizikidetzazkoa izan behar dela adieraziz. Kristau erlijioak lagun hurkoarekiko maitasuna aldarrikatzen du, gizaki guztien elkartasuna nabarmentzeko.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, prójimo.