Lakonismoa eta lakonikoa

Lakonismoa (antzinako grezierazko lakonikos hitzetik, Esparta hiriburutzat zuen Laconia eskualdekoa literalki, hango herritarrek hitz laburrez mintzatzeko zuten ospeari erreferentzia eginez) zerbait modu labur, murritz eta neurritsuan, baina betetasuna galdu gabe, adierazteko modua da. Lakonismoaz idatzi edo mintzatzen dena, zein lakonismoaz adierazten dena, lakonikoa dela esaten da. Lakonismoaren adibideak historian adierazitako esaldi ospetsuetan aurki dezakegu; agian ospetsuena Espartako errege Leonidasek "Etorri eta har itzazue" esaldia da, pertsiar armadatik armak uzteko egindako proposamenari erantzun gisa. Badira halaber lakoniko fama duten idazleak, horien artean J. M. Coetzee Nobel sariduna dago, bere estilo labur eta minimalistagatik.