Lan eskaerak eta lan eskaintzak

Lan eskaerak edo lan eskariak euren lana enpresen eskura jartzen dituzten langileek egiten dituzte, lan bila ari direnean. Lan eskaintzak berriz, enpresek egiten dituzte, eskaintzen dituzten lanpostuak betetzeko langileen bila. Lan eskariak eta lan eskaintzak lan merkatuan egiten dute bat, lan bila dabiltzan langileak eta lanpostuak bete nahi dituzten enpresak bateratuz eta enplegua sortuz. Bien arteko desadostasunak, kopuruz nahiz trebakuntzaz, langabezia eta arazo ekonomiko eta produktiboak sorrarazten ditu.

Ikus, gainera