Lan indarra

Lan indarra bereziki marxismoan erabilitako kontzeptua da. Marxen beraren hitzetan lan  indarra "gizakiak gauza erabilgarriak ekoizteko baliatzen dituen ahalmen eta gaitasun fisiko eta intelektualen multzoa" da. Jatorrian, kontzeptu antropologikoa den arren, gizakiari guztiz lotua, kapitalismoan langilearen eta bere lan-indarraren arteko banaketa gertatzen da, lan merkatuan ikusten den bezala, non langile guztiak berdinak diren, baina kapitalistarentzat lan eginez, langilea bera da lanean ari dena, langilea sumisio egoeran eroriaraziz.

Ekonomia ortodoxoan, lan indarra merkantzia baino ez da, baino Marxek bereizketa argia sumatu zuen bi kontzeptuen artean: lan indarra, merkantzia arruntak ez bezala, ez da erreproduzitu edo ekoizten prozesu kapitalista batean, langilea bera  bere lan indarra erreproduzitu egiten duena, baina kapitalistaren esku dagoen merkatziaren kasuan ez bezala, bera ez da bere lan indarra sortzen duen gainbalioaren jabea.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, fuerza de trabajo.

Erreferentziak