Lanaldi jarraia (jarraitua) eta lanaldi etena

Langile baten eguneko lanaldi jarraitua dela esaten da, langileak egunean egin beharreko lan ordu guztiak jarraian, etenik gabe, egiten dituenean, otordua egin edo atsedena hartzeko tarte txiki bat salbu. Lanaldi etena dela esaten da berriz, lana txanda batzuetan zehar banatzen denean, gehienetan bitan, goizekoa eta arratsaldekoa.

Lanaldi jarraituan lan egiten duten langileek portzentajea gehitzen joan da XX. mendearen bukaeratik, lan eta familia-bizitza kontziliatu edo bateragarri egin nahian. Eskoletan ordea, lanaldi jarraituak eztabaida piztu du haurrak eskolan ikasten eman behar dituzten ordu guztiak jarraian emateak arreta eza eta nekea eragin ditzakeela eta.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, split work day and continuous work day; gaztelaniaz, jornada continua y jornada partida.