Lanaren feminizazioa

Lanaren feminizazioa lanbide batean emakumeak nagusitzen direnean gertatzen da, gehienetan prekarizazio eta soldata arraila nabarmenekin, gizonezkoen antzeko lanbideen aldean. Adibide moduan, erizainak daude, gehienak emakumeak, tradizionalki mediku gehienak, goragoko maila batean, gizonak diren bitartean; beste adibideak kazetaritza eta lehen mailako hezkuntza dira, non XX. mendeko amaierara arte gizonak ziren gehiengo, baina geroztik emakumeak sartzen joan eta horietako batzuetan emakumeak dira nagusi gaur egun. Goi mailako lanbideetan, lanaren feminizazioa sexuen berdintasunaren aldeko fenomenoa kontsidera daitekeen arren, feminizazioarekin batera lanbidearen prestigioaren gainbehera eta prekarizazioa gertatzen dira.