Lanbide arteko gutxieneko soldata lan merkatuan eta lanbide guztietarako estatuak ezartzen duen soldata minimoa da, legez ezartzen dena. Gutxieneko soldatak hainbat helburu ditu: alde batetik, langilea esplotaziotik babestea, bizimodu duina izateko gutxieneko soldata bat bermatuz; bestetik, politiko ekonomikorako tresna ere bada, soldata minimoaren gehikuntza familien kontsumoa handitu eta ezberdintasun ekonomikoak murriztu egiten dituelako.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, salario mÃnimo interprofesional.
Loturiko artikuluak
Soldata-eskalaSoldata-eskala enpresa edo erakunde bateko lanpostu mota bakoitzari dagokion soldata zehazten duen zerrenda ordenatua da. Lanpostu bakoitzaren baitan ere, soldata desberdinak zehaztu daitezke langilearen esperientziaren eta trebakuntzaren arabera.
Soldata-bandaSoldata-banda, enpresa bateko lanpostu edo sail jakin batean ordaintzen diren soldaten arteko aldea da, minimoa eta maximoa zehaztuz. Beste hizkuntzetan; gaztelaniaz, banda salarial.
Soldata-egituraSoldata-egitura enpresa batek langile talde ezberdinei ordaintzen dizkien soldaten osagaien multzoa da, bereziki zati finkoa eta aldakorrak bereiziz eta osagarriak zehaztuz. Beste hizkuntzetan: ingelesez, wage structure; gaztelaniaz, estructura…