Landa exodoa

Landa exodoa landa eremuetatik hirietara gertatzen den migrazio masiboa da, berarekin batera landa eremuaren despopulatzea dakarrena. Historian zehar, antzinatik gertatu den fenomenoa da. Esate baterako, Antzinako Erroman Erroma hiriak populazio hazkunde azkarra izan zuen I. mendearen inguruan, nekazari askeen migrazioaren ondorioz, lurrak patrizioei salduta. Erdi Aroan berriz, alderantzizko fenomenoa gertatu zen, hiriak hustu eta landa bete egin baitzen. Baina landa exodoa Industria Iraultzari loturiko fenomenoa da bereziki, landako esplotazioen produktibitatearen hazkundeak nezakariak eta haien familiak hirira eraman zituenean ezinbestean. XX. mendean ere, landa exodoa fenomeno arrunta izan da hainbat herrialdeetan, hiriak konparatiboki eskaintzen dituen aukera ekonomiko hobeen bila, bereziki krisialdi ekonomikoen garaian. Ez da aise kuantifikatu daitekeen fenomenoa da, landa eremuaren eta landako herri eta hirien definizioak lausoak izateaz gainera, ez baitaude estatistikoki guztiz zehaztuta. Metodologia egokiena landa exodoa neurtzeko nezakaritza eta abeltzaintza sektoreetako langile beherakada har daiteke erreferentzia nagusitzat, landa eremuko jaiotza kopuruarekin eta biztanleriaren zahartzearekin batera.

Espainian, landa exodo nabarman izan zen 1950-1970 bitarteko hamarkadetan, Madril, Bartzelona, Bilbo eta beste hiri handietara pertsona eta familia osoak erakarriz, eta landako herri txikiak guztiz hustuz  kasu askotan, erabateko despopulatzea eraginez Espainia barnealdeko eta medialdeetako eskualde zabaletan.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, rural flight; gaztelaniaz, éxodo rural.