Landaredi potentziala toki batean gizakiaren eskuhartzerik gabe hedatuko litzatekeen landaredia da, berez eta modu natural batean, kondizio klimatiko, edafologiko eta erliebezkoak kontuan harturik. Baliteke landaredi potentzial natural edo idealarekin bat ez etortzea, gizakiak iraganean izandako eraginaren ondorioz; adibidez, Nafarroako Bardeetan landaredi potentziala sastrakadia litzateke lurralde horretan izandako higaduraren ondorioz lurzoruek komunitate horren garapenerako beste ezertarako baliabiderik eskaintzne ez dutelako, antzina lurralde horretako landaredi potentzial naturala basoa izan arren.
Loturiko artikuluak
Ekintza antropikoaEkintza antropikoa gizakiak egindako eta naturan eragina duen jarduera oro da, hala nola aldaketa klimatikoa, deforestazioa, nekazaritza eta arrantza. Ikus, gainera Antropikoa eta antropogenikoa
MegalopoliakMegalopoliak (antzinako grezierazko mega eta polis hitzetatik, literalki hiri handia) ondoko metropoli eta hiri batzuek osatzen duten hirigune aski jarraitu eta trinkoak dira, milioikakoka biztanleriarekin, biztanle dentsitate handiarekin.…
Konurbazioa (konurbanizazioa)Konurbazioa edo hiri-konurbazioa, konurbanizazioa ere deitua, hiri batzuen aglomerazio jarraitua da (ikus hiri-sistemak eta hiri-hierarkiak), sare polizentriko moduan antolatua, hiri nagusi edo zentro nabarmenik gabe. Historian zehar hiri hazkunde…