Langile autonomoak

Langile autonomoakĀ jarduera ekonomiko bat garatu eta euren kontura lan egiten duten langileak dira, partikular nahiz enpresentzat lan eginez, baina haien soldatapekoa izan gabe. Beraz, langile autonomoek ez dute lan kontraturik, baina aldi berean beste pertsona batzuk kontrata ditzake berarentzat lan egin dezaten. Abantaila gisa, langile autonomoak euren lanaren jabe dira, eta beraiek erabakitzen dute lana nola, noiz eta norekin garatu. Eragozpen gisa ordea, soldatarik ez dutenez, euren diru sarrerak ez dira egonkorrak izaten eta negozioaren arriskua, lana dagoen ala ez, guztiz bereganatu behar du.

Ikus, gainera