Langile kualifikatuak edo espezializatuak eta langile kualifikatu gabeak

Langile kualifikatuak edo langile berezituak (espezializatuak) arlo profesional jakin eta zehatz batean ezagutza eta trebezia espezializatuak dituztenak dira, bereziki arlo horretan jasotako trebakuntzaren akreditazioa dutelako. Gehienetan, ardura bereziko langileak dira, eta haiek egindako lanak aurrez ezarritako baldintza teknikoak bete behar ditu. Horrela, langile kualifikatuak dira esaterako erizainak, mekanikoak eta elektrizistak.  Langile kualifikatu gabeak, ez-kualifikatuak edo kualifikatu gabeko langileak berriz, espezializazio, trebakuntza edo akreditazio hori ez dutenak dira, eta beraz kategoria profesional baxuagokoak, hala nola garbitzaileak, banatzaileak eta merkataritzako langileak.

Bereizketa ohikoa da estatistika ofizialetan, lan-merkatuaren egoerari buruzko estatistiketan bereziki.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, skilled workker, qualified employee; gaztelaniaz, trabajador cualificado.