Lansariak

Lansaria, alokairua edo erremunerazioa pertsona batek egindako lanagatik edo lanean emandako denborarengatik jasotzen duen ordaina da. Finkoa eta aldirokoa izan daiteke, eta orduan soldata deitzen zaio, baino aldakorra ere izan daiteke, langileak aparteko lan orduak egiten dituelako, jasotzen dituen osagarriengatik edo besterik gabe egindako lanagatik, hots destajuan, lan egiten duelako.