Laplaceren erregela (Laplaceren legea)

Laplaceren erregela edo Laplaceren legea probabilitate sinpleak kalkulatzeko irizpide bat da. Horren arabera, A gertakizunaren probabilitatea honela kalkulatzen da:

    \[P(A)=\cfrac{\textit{Aren aldeko emaitzen kopurua}}{\textit{emaitza posible guztien kopurua}}\]

Laplaceren erregela baliatu ahal izateko ezinbesteko baldintza da emaitza posible guztiak probabilitate berekoak izatea, ekiprobabilitatea alegia. Emaitza posibleak ekiprobableak ez badira, Laplaceren erregelak ez du emaitza zuzena emango.

Adibidez, dado batean zenbaki bikoitia ateratzeko probabilitatea honela kalkulatuko genuke Laplaceren erregelaren arabera:

    \[P[bikoitia]=\cfrac{\{2,4,6\}}{\{1,2,3,4,5,6\}}=\cfrac{3}{6}=0.5\]

Ikus, gainera