Lau kausen teoria

Lau kausen teoria edo lau kausen doktrina, Aristotelesen kausazio-teoria ere deitua, Aristotelesek mugimendua, aldaketaren adieran ulerturik, azaltzeko ezarri zituen lau kausa edo esplikazioek (antzinako greizeraz, aitia,αἰτία) osatzen dute: kausa formala, kausa materiala, kausa efizientea eta kausa finala.  Aristotelesen epistemologian, zerbaiti buruz jakiteko ezinbestekoak diren galderak planteatzen dituzte. Lau kausak bi ataletan banatzen dira: kausa materiala eta kausa formala kausa intrintsekoak dira, gauzen izateari buruzkoak; eta kausa efizientea eta kausa finala, estrintsekoak, gauzen etorkizunari buruzkoak. Azal ditzagun kausak banan banan:

  • Kausa formala, gauza baten berezko izaera da, bere espezieko gauzekin batera partekatzen duena. Adibidez, mahai baten kasuan, mahaiaren kausa formala mahaiaren diseinua litzateke.
  • Kausa materiala, gauzaren jatorria da, zertaz egina dagoen, kausa formala jasoko duena. Adibidez, mahaiaren kasuan, zura litzateke.
  • Kausa efizientea, gauzaren forma sortu duen hura da, ezaugarri akzidentalak eman dizkion eragilea. Mahaiaren kasuna, kausa efizientea zurgina da.
  • Kausa finala, gauza zertarako sortua den da. Mahaiaren kausa finala horren gainean otorduak egitea da.