Lautada-aldia

Lautada-aldia edo lautada-fasea, denboran zehar gertatzen den fenomeno kuantitatibo bati buruz (ikus, denbora-seriea), hazkunde-fase baten ondoren gertatu ohi den aldi egonkorra da, gorabehera handirik gabekoa eta fenomenoaren gainbeheraren hasiera adierazten duena gehienetan. Hainbat testuinguruatn erabiltzen da:

  • giza sexualitatean, erantzun sexualaren zikloaren aldietako bat, kitzikapenaren ondoren eta orgasmoaren aurretik, non tentsio sexuala metatzen doan;
  • produktuaren bizi-zikloan, lautada-fasea produktuaren helduaroa da, non salmentak egonkor mantentzen diren, gehikuntzarik gabe, gainbeheraren aurretik;
  • COVID-19 pandemian zehar eta beste epidemietan, lautada-aldia kutsatuen kopurua konstante mantentzen den aldia, hazkunde baten ondoren, ¬†kutsatuen kopuruaren beherakada aurretik. Lautada-aldia oso luzea zein laburra izan daiteke, epidemia edo pandemiaren ezaugarrien arabera.

Beste hizkuntzetan: inglesez, plateau phase; gaztelaniaz, fase de meseta.