Leasing-a edo alokairu finantzarioa aktibo baten erabilera lagatzen den kontratu bat da, aldiro ordaindu beharreko kuota baten trukean, kontratuaren bukaeran aktibo hori erosteko aukera ematen delarik. Erosteko aukera kenduta, leasing-a aktibo bat erosteko maileguaren antzeko eragiketa litzateke, baina baditu beste berezitasun batzuk: maileguan kuotak ondoren ordaintzekoak diren bitartean, leasing-ean kuotak aurrez ordaintzen dira; leasing-ean ordaindu beharreko kuota aktiboaren balioari erosteko aukeraren balioa kenduta kalkulatzencsa, maileguan aktiboaren balioaren gainean kalkulatzen den bitartean; eta, azkenik, leasing-ez eskuratutako aktiboek amortizazio berezia dute, zergak ordaintzeari begira.
Loturiko artikuluak
MaileguakMailegua pertsona batek (mailegu-emailea) beste pertsona bati (mailegaria) diru-kopuru jakin, zehatz eta finko bat (maileguaren zenbatekoa) uztea da, hartzaileak hartzekodunari maileguaren zenbatekoa biok adostu eta ezarritako kopuru zatituetan…
Aktibo toxikoakAktibo toxikoak arrisku handiko aktiboak dira, likidezia esaksekoak, eta horregatik merkatuko balioa kontabilitateko balioa baino askoz ere txikiagoa dutenak. Ohikoenak aktibo finantzario toxikoak dira, nekez itzuliko diren mailegu…
Estrategiak (enpresa)Enpresan, estrategia plangintzan zehazturiko xede eta helburu globalak betetze aldera enpresak garatzen duen ekintza-plan orokorra, bere baliabideak nola garatu eta ahalmenak nola bideratu zehazten duena, ekintza plan oroko…