Legalitatea (legalitate-printzipioa)

Legalitatea edo legezkotasuna legeak betetzea eta legeak betez burutzen den guztia da. Zehazkiago, legalitate-printzipioak ezartzen du botere publikoen arau, agindu edo jokabide oro legeak errespetatuz burutu eta indarrean jarri behar dela ezartzen du, zuzenbide-estatuaren oinarri gisa, botere-banaketa bermatu eta arbitrariotasuna alde batera uzteko. Zigor zuzenbidean berriz, legalitate-printzipioak ezartzen du ezin dela inor zigortu bere jokabidea zigortzen duen legerik gabe.