Lege gordailua

Lege gordailua liburu, liburuxka, egunkari, aldizkari, kartel, film eta beste argitalpenak argitaratu ahal izateko argitalpenaren erregistro-zenbaki bat  eskatu eta horrekin batera ale batzuk administrazio kulturalen gordailuetan uzteko obligazioa da. Lege gordailua argitalpen horri administrazio kulturalak esleitzen duen zenbakia ere bada, argitalpenaren lehen orrialdeetan agertzen dena. Espainian, Filipe V.aren eskutik sortu zen, obligazio hori eskatzeko pribiilejioa Errege Bibliotekari eman zionean. Egun, Komunitate Autonomek dute lege-gordailua kudeatzeko eskumena, eta haietako batzuk lege-gordailu berezia ere ezarri dute, estatu mailan eskatzen denaz gainera.