Legitimazioa

Zuzenbide prozesalean, legitimazioa pertsona batek epaitegietako instantzia batean prozesu judizial bat abiarazi eta horretan parte hartzeko gaitasuna da. Notaritza arloan, berriz, legitimazioak notarioak sinadura bat edo dokumentu baten edukia ziurtatzeko ekintza da.

Orokorrean, legitimazioa erabaki bat hartu eta hura aurrera eramateko gaitasuna eta eskubidea ere bada, eta hedaduraz erabaki eta ekintza horren zilegitasuna (ikus, adiera horretarako, legitimitatea).