
Lehen sektoreko jarduerak: nekazaritza, arrantza, basogintza, abeltzaintza eta meatzaritza.
Lehen sektorea lurretik eta itsasotik baliabide naturalak erauzi eta lehengaiak eta janaria ekoitzi egiten dituen sektore ekonomikoa da. Nekazaritza, basogintza, abeltzaintza, arrantza eta industria estraktiboak (meatzaritza eta petrolioaren erauzketa) biltzen ditu. Lehen sektorea landaguneetan garatzen da bereziki, industria eta zerbitzuak biltzen dituzten hiri inguruneetatik kanpo. Nazioarteko mailan, garapen bidean dauden herrialdeetan nagusitzen da gehienbat.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, primary sector; gaztelaniaz, sector primario.
Loturiko artikuluak
Hirugarren sektorea (zerbitzu sektorea)Hirugarren sektorea edo zerbitzu sektorea partikularrei eta enpresei zerbitzuak eskaintzen dituzten jarduera ekonomikoen multzoa da, ondasun materialak ekoitzi gabe partikular eta enpresen beharrak asetzen dituztenak. Merkataritza, hezkuntza ,osasuna,…
TertziarizazioaEz nahastu tertzerizazio kontzeptuarekin. Tertziarizazioa ekonomia batean hirugarren sektore edo zerbitzuen sektoreak beste sektore ekonomiko ekonomikoen aldean pisu handiagoa hartzen dueneko prozesua da, enpleguaren egiturari buruzkoa. Bereziki bigarren…
Bigarren sektoreaBigarren sektorea edo bigarren mailako sektorea lehengaietatik eta bitarteko produktuetatik produktu bukatuak (kontsumo-ondasunak nahiz ekipo-ondasunak) nahiz beste bitarteko produktuak ekoizten dituzten jarduera ekonomikoen multzoa da. Zehatzago jarduera hauek…