Lehengaiak

Lehengaiak naturatik eskuratzen diren materialak dira, zuzenean baliatzeko (adibidez, ikatza eraikinetako berokuntzarako erabiltzen denean, edateko ura) edo ekoizpen-prozesu batean integratuta, horiek eraldatuz, beste lehengai eta pruduktuekin konbinatu, eta produktu berriak sortzeko (burdina, adibidez). Izenak adierazten duen bezala (lehengaiak: lehen gaiak) jarduera ekonomikoaren lehen maila batean dauden materialak dira. Bi motako lehengai moa bereizten dira: berriztagarriak (zura, ura) eta berriztagaitzak (petrolioa, mineralak).