Lehia edo konkurrentzia (ekonomia)

Lehia edo konkurrentzia ekonomikoa merkatu batean enpresa batzuek batera jarduten dutenean gertatzen den egoera da, guztiak mozkinak maximotu edota ahalik eta merkatu-kuota handiena eskuratzeko helburuarekin. Lehian edo konkurrentzia diharduten enpresak lehiakideak direla esaten da. Konkurrentziazko merkatu batean diharduten lehiakide kopuru eta merkatuko beste ezaugarrien arabera (informazioaren eskuragarritasuna, sarrera-hesiak, ...), merkatu-egitura desberdinak sortzen dira: lehia perfektutik (non enpresa askok diharduten, sarrera eta irteera-hesirik gabe) monopoliora (non enpresa bakarra diharduen).

Beste hizkuntzetan: ingelesez, competition; gaztelaniaz, competición.