Lehorreko nekazaritza

Lehorreko nekazaritza laboreentzako ura euritik beste inondik hartzen ez duen nekazaritza sistema da, inongo ureztaketarik gabe. Lehorreko nekazaritzako laborrei, lehorreko labore deitzen zaie, eta gehienetan zerealak izaten dira. Lehorreko nekazaritza nekazaritza estentsiboarekin loturik agertzen da gehienetan.