Lehorteak

Lehortea eskualde batean  normalean baino ur prezipitazio askoz ere txikiagoa izan eta tokiko ingurune naturalek, ekosistemek eta gizarteek ur falta dutenean suerta daitekeen arrisku naturala da. Zaila eta konplexua da lehortearen definizio zehatza ematea, prezipitazio maila murrizketa baten ondorioz eskualde batek pairatzen duen arriskua edo - aurkako kontzeptua erabiliz - erresilientzia desberdina baita tokiko kondizio geografiko eta klimaren arabera; adibidez, berez prezipitazio gutxiko eta bero handiko eskualdeetan aski da ohiko prezipitazio baino pixka bat gutxiago euri egitea, lehortea sorrarazteko.

Lehortearen ondorioak anitzak dira uzten galera, ondoriozko gosete arriskuarekin batera, ur hornidurarako eskasia, urtegien maila gutxituz, eta idortasun orokorra eragin ditzake.

Ondorioei erreparatuz lehorte mota hauek bereizten dira:

  • lehorte hidrologikoa, ibai eta beste ur-ibilguen emaria normalean baino askoz ere urriagoa denean, emari ekologikotik beherakoa, arrain eta beste izaki bizidunak erasanez;
  • lehorte hidroedafikoa, lurren hezetasun maila normalean baino askoz ere txikiagoa denean, idortasuna eraginez eta beraz nekazaritza arriskuan jarriz;
  • lehorte sozioekonomikoa, gizartearen ur-hornidura arriskuan dagoenean, urtegien maila oso baxua izateagatik.

Ikus, gainera